Donostia lagunkoia elkartearen laguntzaz, Donostiako hainbat espazio publiko (gure kasuan Sagues) "hobetzeko" estrategiak eta aurrerapausuak finkatu ditugu. Aurrerapausu eta erreferentzia hauek, atzoko tailerrean islatuko ditugu lehen ideien diseinuan laguntzeko asmotan:
Honako ideia hauek kontuan hartuz, programa bat finkatzen saiatu gara:
 |
| Egungo egoera planoa: mugak zehaztu (kirol gune hasiera eta estatuaren aurrean mugatuko dira) eta autoen bidearen garrantzia marraztuko da, izan ere Sagues-en arazorik nagusiena autoen sarrerak sortzen duen banaketa dela esango genuke. |
 |
| Eraldaketak egiteko guneak zehaztu: haur parkea zein kirol gunea dauden bezala mantenduko ditugu. Bestalde, estatua aurrean gelditzen den espazioari bizigarritasuna eman nahiko diogu espazio diafano gisa zehaztuz eta bertan modulu aldakorrak ezarriz (beharren arabera eta mugikorrak). Azkenik aldaketa txikiko gunea ezarriko da: hondartza aldeko pasealekua, iluminazioa duten estalki barreiatu eta modulu eraldakorrekin (finkoak edo beharren arabera aldatu daitezkenak). |
 |
| Aldaketa nagusiak eta espazioari erantzuna: aldaketa nagusiena autoen gunea aldatzea izango litzateke; ordutegi baten arabera hau itxi eta irekiz (beharren arabera ordutegia aldatuko litzateke). Horrela, ibilbide bat proposatzen dugu plazari bira osoa emanez eta taberna aurreko espazioa plazarekin hobeto konektatuz. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario