Donostiako espazioak eraldatzeko eginiko proiektuan proposatutako hodeia eraikitzeko lehen hastapenak garatu ditugu lehen tailer integratuan Rafaren laguntzaz. Hodeiak hartuko dituen funtzio eta erabilera ezberdinak gauzatzeko material eta teknika ezberdinak aztertu beharko ditugu lehenik ordea. Horretarako, material egoki baten aukeraketa garrantzitsua izango da, tentsioan lan egingo duen elementu bat izango baita hodeia, airez beteriko elementu bat hain zuzen. Beraz, material honek moldagarria eta erresistentea izan beharko du.
Lehenik, Allianz Arena futbol zelaiaren itxitura materiala aztertu genuen: ETFE (copolimero de etileno-tetrafluoretileno), izan ere, kanpoaldetik hodei argiztatu baten ideia izan dezake. Nahiz eta oso material erresistentea izan, oso pisutsua izango litzateke hodeia diseinatzeko, eta honen malgutasun falta ere kontuan hartzekoa da.
Ondoren, puzgarrien ideia otu zitzaigun; hau da lonazko hodei bat sortzea. Material honek duen arazo nagusiak ordea pisua eta okupatzen duen espazioa izango lirateke.
Puzgarrien ideia jarraituz, airbag-aren erabilera aztertu genuen, espazio txiki batean gorde eta erresistentzia handia duen material batez osatua baitago; Nylon-a.
Behin materiala hautatua, hodeiari forma nola eman eztabaidatu genuen. Hasierako ideia soka bidez heldutako poltsa izango litzateke, poltsa hau puzten den bakoitzean forma ezberdina lortu ahal izateko. Hala ere, despieze egoki bat sortu eta pieza zati hauek elkarren artean josiz egitea erantzun egokiagoa izango zela pentsatu genuen, globo aerostatikoak bezala. Juntura hauetan, mosketoi bidezko loturak jarriko dira, hodeia nahi den lekuan heltzeko.
Azkenik, airean mantentzeko materialaren aukeraketa egin genuen. Materialen artean bi aukera atera ziren: aire beroa eta helioa. Aire beroaren konplikazioak direla eta egokiena beraz helioa litzateke.





No hay comentarios:
Publicar un comentario